Lagun Artean dantza taldeak logo berria du

Eneko Azurmendi 2017ko mar. 16a, 11:07
Eider Ballinak diseinatu du logo berria.

Eider Ballinak diseinatu du logo berria. Lehenik eta behin, taldeak ospakizun desberdinetan erabiliko duen kolore biziko zapian ilustratuko da. Datorren martxoaren 31an Aramaioko kiroldegian egingo duten Korrika Jaialdian estreinatuko dute zapia.

Dantza taldeko kideek positiboki baloratu dute lehiaketa: “Uste genuena baino logo gehiago aurkeztu dira eta zaila izan da horietatik bat aukeratzea. Pozik gaude lehiaketak izan duen oihartzunarekin. Mila esker animatu diren guztiei!”.

Lagun Artean dantza taldeak logo lehiaketa antolatu zuen eta dagoeneko epaimahaiak aukeratu du aurrerantzean taldearen ikurra izango den ilustrazioa. Guztira 16 logo desberdin jaso dira eta guztietatik Eider Ballinak diseinatu duen logoa izan da irabazlea.

Epaimahaian izan dira: Maitane Gomez de Segura, Izaro Aretxaga, Adela Elejalde eta Ainara Inuntziaga.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak