goiena.eus

Komunikazio sare berria eraikitzen dabil Udala

 Aramaio

Herritarrei informazioa modu egokian helarazteko asmotan komunikazio sare berria eraikitzen ari da Udala. Helburu horrekin, Facebook eta Flickr kontuak sortu ditu.

Aramaioko udala arlo komunikatiboa eguneratzen ari da, herritarrei informazioa ahalik eta modu eraginkorrenean helarazteko helburuarekin. Hala, azken urteetan martxan daukan webgunea lantzeaz gain, hainbat sare sozialetan murgiltzen hasi da.

Hasteko, hemendik aurrera udalaren webgunean argitaratzen diren albiste nagusiak posta elektronikoz bidaliko dizkie udalak herritarrei, martitzenetan eta eguenetan.

Horrez gain, Flickr, Facebook eta Youtube sare sozialak erabiltzen ere hasi da Aramaioko Udala. Itsaso Azpiazu kultura teknikariak, Rosa Mondragon euskara teknikariak eta Lierni Altuna alkateak berak osatutako lantaldeak dauka komunikazio sare berri honen ardura.

Webgunea informazioaren oinarria

Guzti honen helburu nagusia da udalak egiten duenaren berri ematea herriari eta herrian antolatzen den edozein ekintzaren berri ere ematea.

Aurrerantzean, beraz, webgunea izango da informazioaren oinarria eta udalak hortik zabalduko ditu edukiak, bai posta elektroniko bidez, baita sare sozialen bitartez ere.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa