goiena.eus

Ganaduzaleen elkartea sortzeko deialdia egin du Aramaioko Udalak

 Aramaio

Urkiolako parkean eta udal mendietan gertatzen diren kontuak kudeatzeko elkarte bat sortzea erabaki dute Aramaioko Udal Gobernuak eta zenbait ganaduzalek. Apirilaren 12a baino lehen datu hauek aurkeztu beharko dira udaletxean, izena eman nahi ezkero: izen-abizenak, NAN zenbakia, haren fotokopia eta helbidea.

Aramaioko Udal Gobernuak eta herriko zenbait ganaduzalek elkarte bat sortzea erabaki dute, Urkiolako parkean eta udal mendietan landatu, ez landatu edo non landatu eta beste hainbat kontu kudeatzeko helburuarekin.

"Udalak eta herriko ganaduzale batzuek ikusi dugu beharrezkoa dela ganaduzale elkarte bat sortzea herrian, ahalik eta ganaduzale gehien batuko lituzkeena. Horregatik, deialdia luzatzen dugu jendea elkarte honen parte izan dadin", adierazi du Lierni Altuna alkateak.

Elkartearen helburua izango da, alkatearen esanetan, ordezkari lanak egitea berari eragiten dioten kontuetan, "bai Urkiolako parkeko patronatuekin, Udalarekin edo dena delakoarekin".

Elkartea osatzeko beharrezko dokumentuak prest ditu Udalak.  Elkarteko kide izateko, datu hauek eman behar dira udaletxean, apirilaren 12a baino lehen: izen-abizenak, NAN zenbakia, haren fotokopia eta helbidea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa