goiena.eus

Mozorroak jantzi eta ondo pasatzeko aukera Aratusteetan

 Aramaio

Bihar, zapatua, ospatuko dira Aratusteak Aramaion, eta giro onean eguna pasatzeko osagaiekin betetako egitaraua prest dago.

Kaleetarako bidea 17:30ean hasiko du festak, frontoitik plazara abiatuko den kalejirarekin. 18:00etan, mozorro lehiaketako sari banaketa egingo dute eta guztira lau sari banatuko dituzte; talde onenarena –gutxienez lau partaide–, haur onenarena, 14 urtetik gorakoena eta mozorrorik originalenaren saria.

Behin hori eginda, txokolate dastatzea egingo dute 18:30ean eta ondoren, festa borobiltzeko, disko festarekin gorputzak dantzan jarriko dituzte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa