Lur-jausia izan da Pelatza baserriaren kontra Aramaion

Mirari Altube Arrese 2017ko urt. 16a, 16:45

Lur-jausia gertatu da eguerdian Aramaion, Gantzaga auzoan, Pelatza baserriaren alboan. Lurra etxearen kontra geratu da eta auto bat harrapatu du azpian. Han bizi diren lau lagunei etxetik irteteko gomendatu diete suhiltzaileek.

Gasteizko suhiltzaileen bi tekniko bertaratu dira 14:00etan egoera ikuskatzera eta ez dute interbentziorik egin behar izan. Etxeak ez du kalterik izan, eta autoa ere atera ahal izan dute.

Euriak eragindako lur-jausia izan da.

Ermita hesituta

Lur-jausi horrez gainera, euriak eragindako bestelako gertakari batzuk ere izan dituzte gaur Aramaion. Kiroldegi pareko ermitan, esaterako, teila batzuk jausi egin dira, eta hesiarekin itxi egin du esparrua Udalak. Altuna alkateak esandakoaren arabera, Iturrizuri kalean ere ur pilaketatxoa izan dute, eta partikular baten etxera ura sartu dela-eta, hori ere ikuskatzen dabiltza. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak