Zahartzaro aktiboagoa izaten laguntzeko erlaxazio tailerra

Xabi Gorostidi 2017ko urt. 16a, 16:34
Argazkia: http://yoga.whxgjd.com

Alaiak Jubilatuen elkartearen eskutik beste tailer interesgarri bat dator. Oraingoan erlaxazio teknikak erabiliz zahartzaro aktiboago bat izateko helburua tailerra ekarriko dute Aramaiora. Psikologian lizentziatua den  Belen Martinez Sagasti izango da saio guztiak zuzenduko dituen aditua.

Hiru saio

Hurrengo martitzenetik hasita, hiru saioko tailerra izango da. 10:30etatik 12:00etara iraungo dute eta Udaletxeko osoko bilkura aretoan egingo dira. Ikastaroak 15 lagunentzako izango plaza mugatuak ditu. Izen emateko, Jubilatuen Elkarteak Laboral Kutxan duen kontuan egin beharko da diru sartzea, eta ostiralera arte egongo da horretarako aukera. Bazkideentzako 20 euroko kostua izango ditu, eta gainontzekoentzat, aldiz, 25 euro.

Ikastaro egunak:

  • Urtarrilak 24
  • Urtarrilak 31
  • Otsailak 7

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak