Kiroldegiko egokitzapen lanak badoaz aurrera gutxinaka

Xabi Gorostidi 2016ko abe. 26a, 09:56

Aurten, Arabako Foru Aldundiko Obra Txikiak diru laguntza deialdia baliatuta, 34.981 euro bideratu dira Kiroldegia atontzera. Lehen solairuan gela handi bat prestatzea zen asmoa, komun berriak eginez eta zegoen gimnasioa handituz, baina azkenean baliabide faltagatik egitura bakarrik egin da.

Datorren urterako diru laguntzea eskatzea onartu zuten aho batez azken ezohiko bilkuran. Datorren urtean egin beharrekoan artean aurkitzen dira, aurten egindako gimnasioa egokitzea eta erabilgarri egiteko dirua eskatzea, intsonorizatzea, lur egokia jartzea, leihoak aldatzea edo berogailua jartzea.

Udalaren ideia da, lehentasunen prozesuan agertu zen bezala ekintza ezberdinetarako lekuak egokitzen joatea, espazio ezberdinen falta nabaria dagoelako gaur egun egiten diren ekintzei erantzuteko. Horregatik, yoga Kultur-etxeko eszenarioan egiten da, edo pilates pleno aretoan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak