2016an auzolan ugari, eta 2017rako gehiago

Xabi Gorostidi 2016ko abe. 26a, 09:35

Ohiko auzolan txikiez gain, aurten kostu handiko auzolanak finantzatzeko 18.952,71 euro jaso dira Arabako Foru Aldundiko diru laguntza programaren bitartez, eta Arexolako aldapa konpondu da diru laguntzari esker. Azken ezohiko bilkuran 2017rako laguntzak eskatzea onartu zen Arraga auzoan areka batzuk egiteko.

Hona hemen Udalak auzolanen garrantziari buruz idatzitakoa:

Gure herrian, urtean zehar auzo ezberdinetan auzolan ezberdinak egiten dira eta hori pozteko eta zoriontzeko arrazoi bat da Udalarentzat. Urte batzuetan eskatu baina ez diote eman, baina aurten bai eman dute eta Arexolako pista konpondu dute aixolarrek auzolanean. Lan bikaina egin dute eta zoriontzekoa eta poztekoa da denon artean herriaren alde gauzak egiten ikustea jendea, beraz, zorionak aixolarrei eta eskerrik asko zuen lanagatik Udalaren partez!

Laguntza lerro honetaz aparte, esan bezala, auzolan ezberdinak egiten dira beste auzo batzuetan, beraz, zorionak eta eskerrik asko udalaren partetik auzolana mantenduz gure herria hobetzen zabiltzaten guztioi! Udala beti izan da eta izango da lagun bide horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak