goiena.eus

EH Bilduk garaipena berretsi du Aramaion

 Aramaio

EH Bilduk orain dela lau urteko garaipena berretsi du Aramaion, 434 botorekin. Bigarren indarra EAJ izan da, 286 botorekin.

Lierni Altuna Aramaioko alkateak emaitza positiboak direla uste du. "Kontuan hartuta parte-hartzea jaitsi egin dela eta Elkarrekin Podemos alderdia jokoan sartu dela, ez dira emaitza txarrak", adierazi du.

Bestalde, Mertxe Mondragon EAJko kidea ere pozik azaldu da lortutako emaitzekin. "Botoetan igoera txiki bat eduki dugu eta oso pozik gaude", nabarmendu du. Altunarekin bat eginez, gaineratu du Elkarrekin Podemos bezalako alderdi bat sartuta, emaitzak "positiboak" direla.

Parte-hartzea bi puntu jaitsi da aurten, 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeekin alderatuta. 1271 hautesle ziren, eta horietatik 839k eman dute botoa. Beraz, %66ko parte-hartzea izan da.

 

Boto kontaketaren hasierako unea.

 

 

 

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Erantzuna | #1

Oso deigarria iruditzen zait PSEek Aramaion lortu duen emaitza, 65 botorekin. Azkeneko 12 urteetako hauteskunde guztietako emaitzak errepasatu ditut eta sekula ez zituen alderdi honek hainbeste boto lortu herri honetan eta, orokorrean, 65 botoko zenbaki horren oso azpitik gelditu izan da. Hauteskunde horien artean daude, besteak beste, 2004 eta 2008ko hauteskunde orokorrak eta 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, zeinetan PSEk oso emaitza onak lortu zituen, bai Araban eta EAE mailan, bereziki 2008an. 2008an, PSEk Araban joan den igandean baino 3.5 aldiz boto gehiago eskuratu zituen eta 2009an berriz, 2.5 aldiz boto gehiago. Nola da posible, oraingo hontan, PSEk, EAE eta Espainia mailan lurra jo duenean, Elkarrekin Podemosen sarrera indartsuarekin eta aurrekoetan baino parte hartze baxuagoarekin, inoizko boto kopururik altuena lortzea Aramaion? Beste datu pare bat, 2015eko abenduko hauteskunde orokorretan (PSEk hauteskunde autonomikoetan baino emaitza hobeagoak lortzen dituen hauteskunde batzutan) 10 bozka eskuratu zituzten hemen eta 2016eko ekaineko hauteskunde orokorretan berriz 12 bozka. EAE osoan, ez da beste herririk egon halako fenomenorik gertatu denik. Oso bitxia iruditu zait,

Erantzuna | #2

Aramaion PSE-EEk 16 boto lortu ditu eta PPk 5. Aurreko datuak gaizki zeuden, nahiz eta Eusko Legebiltzarreko datu ofizialek, oraindik, lehengo datuak ematen jarraitzen duten. Eskerrik asko konturatzeagatik, eta azalpena emateagatik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa