Lorabarri Astea maiatzaren 8tik 14ra izango da

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko api. 26a, 16:49
Lorabarri astea egitaraua.

Hainbat egitarau antolatu dituzte beste behin ere Aramaioko hainbat eragilek elkarlanean.

Egitaraua:

- Maiatzak 8: (10:00etan) Etxaguendik Anbotostera ibilbide geologikoa. Ibilbidean zehar Aramaioko historia geologikoa material ezberdinak, fosilak....ikusi ahal izango dira. Ekimen hau Elkarbizitza taldeak bultzatua izan da: Aramaioko San Martin eskola eta Alkartasuna guraso elkarteak duten proiektuaren baitan.

- Maiatzak 9: 16:30ean, erretiratuen elkartean, azukrerik gabeko gozoak prestatuko dituzte lehendabizi eta 17:30ean Amaia Diez de Monasteriogurenekin infusio dastaketa eta azukreari stop tertulia: non dauden azukreak, zer eragin duten...

- Maiatzak 10: 18:00etan Kultur etxean, Josep Pamiesen hitzaldia: sendabelarrak, koste baxuko terapiak, elikadura eta osasuna izango ditu hizpide.

- Maiatzak 11: 18:30ean Sastiñan Euskal Herriko ardo ekologikoen dastaketa Alaitz Galan Euskadiko Sommelier txapeldunordearekin. Arabar Errioxako Candido Besa upategia, Oibarko Mendiko upategia eta Irulegiko Borda Xuria upategietako ardoak dastatuko dira.

- Maiatzak 12: 19:30ean Sastiñan pagomotzei buruzko bideo emanaldia eta Valentin Mugarzarekin tertulia. Tamalez galtzen ari den kultur ondasun hau jaso eta jarduera zail eta gogor hartan aritu ziren pertsonen testigantzak ezagutu ahal izango dira.

- Maiatzak 14: Goizeko 11:00etatik aurrera Bixente Goikoetxea plazan Lorabarri azoka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak