Aramaioko Bolinburu auzunean argi barik geratu ziren domeka iluntzean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko mar. 2a, 17:52

Orain dela bi aste bukaera Aramaion gertatutako lur-jausiaren arrazoia aztertzen jarraitzen du ADIFek. Udalak gertakariaren arriskuak ebaluatu eta neurriak hartzeko eskatu dio ADIFi. Aste bukaeran botatako euriaren ondorioz, lur gehiago jausi zen gunean eta domeka iluntzean argi barik geratu ziren Bolinburu auzoko baserriak.

Udalak ADIF-eko txostenaren zain jarraitzen duen bitartean Lugartegi baserriko bizilagunak etxetik kanpo jarraitzen du.

Azkeneko aste bukaeran egin duen euriaren ondorioz, lur gehiago jausi da obretako gunean eta horrek eragina izan du Bolinburu auzunean. Domeka iluntzean argi barik geratu ziren; Udalaren lehentasuna auzotarrei argia itzultzea izan da. Orain obra zibila egiten dabiltza kableak txukun uzteko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak