Euskara irabazle Aramaioko herri lasterketan

Txomin Madina Milikua 2015ko aza. 28a, 17:48

Ume, gazte eta heldu, denera 110 parte-hartzaile izan ditu Aramaion Euskararen Egunaren harira egin duten herri lasterketak. Lasterkariek, adinaren arabera, hiru ibilbide izan dituzte, eta denek ere oztopo bera: eguraldi kaxkarra.

Kontuak kontu, jai giroa izan da nagusi, eta korrikalariak lehenago edo beranduago helmugaratu, euskara izan da gaur garaile bakarra. Lasterketaren ostean mokadutxoa egiteko aukera egon da udaletxeko arkupetan, eta talde argazkia ere atera dute, gaurko leloa oihukatuz: "Aramaion euskeraz bizi gure dot".

Erlazionatuak

ARGAZKI GALERIA: Aramaioko herri lasterketa

Txomin Madina Milikua 2015 aza 28 Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak