Goizaldera arte, Eguzkierripa Rock jaialdian

Xabier Urtzelai 2015ko mai. 30a, 17:29

Andra Mari ermitako aterpean gazte koadrila politak bazkaldu du gaur, Eguzkierripa Rock jaialdiaren barruan. Arratsaldea musika lasaiaz girotuko dute, baina iluntzerako rock doinu gogorragoek girotuko dute Aramaioko inguru eder hori. Hala, Paula Amilburu antolatzaile taldeko kideak Andra Marira gerturatzeko gonbita egin du: "Goizaldera arte izango gara bertan, horrenbestez...". 20:00etan hasita, Aramaioko Zarzamora eta E.R.M. taldeek; Gasteizko Codigo Norte eta Entropia taldeek; eta, Gernikako Backbonek joko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak