Irakurzaletasuna eta elkarbizitza indartzeko saioa egubakoitzean Aramaioko San Martin eskolan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko urt. 19a, 17:21
Ir a kurrin kurrin ekimenaren lehen saioa, iazko maiatzean.

Irakurzaletasuna bultzatu eta Aramaioko San Martin eskolako komunitatearen harremanak sendotzeko helburuarekin, Ir a Kurrin, Kurrin izeneko saio interesgarria egingo dute egubakoitzean eskolan bertan. Ikasleak, irakasleak eta gurasoak daude gonbidatuta. Castillo Suarezen Ebelina Mandarina liburua oinarri hartuta, afari-merienda, saio dialogikoa eta jaialdia egingo dituzte, 20:00etan hasita. Iazko maiatzean egin zuten lehen saioa eta hilaren 23koa bigarrena izango da. 

Iazko arrakasta ikusita, ikasturte hasieratik "garbi" zuten aurten ere errepikatu egingo zutela: "Pasa den ikasturtean maiatza aldean egin genuen lehen saioa. Ikasleak, irakasleak eta gurasoak kontuan hartuta, 40 bat lagun elkartu ginen. Arratsalde eta gaua ederra izan zen parte hartu genuen guztiontzat, horrela adierazi digute bete ziren ebaluazio-orrietan. Gehienok proposatzen zuten ikasturtean bi edo hiru saio egitea. Pentsatuta genituen helburuak bikain bete genituen, hau da, irakurzaletasuna bultzatzea, eskola komunitatearen kideen arteko harremanak sendotzea eta ondo pasatzea". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak