Biomasaren gaineko bilera bihar, orain arte egon ez direnendako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko abe. 19a, 12:00

Biomasa proiektua herriratzeko sentsibilizazio kanpainaren lehen fasea azaro amaieran bukatu zen. Ibarrako herrigunea taldeka banatuta, zazpi bilera informatibo egin zituzten: "Parte-hartze maila nahiko handia izan zuten", diote Udaletik. Hala ere, orain arte egindako bilerak lanegunetan egin direnez, biharko, hilak 20, beste saio bat antolatu dute, aurreko bileretara joan ezin izan direnei zuzenduta, bereziki. Bi deialdi egin dituzte: lehena Ibarrako atarietako presidenteei zuzenduta (11:00) eta bigarrena, herritarrendako bilera irekia (11:30). 

Zertarako deitu dituzten atari bakoitzeko presidenteak lehenengo? Haien baimena beharrezkoa delako sarea sartu ahal izateko. Horregatik, atari bakoitzari baimena emateko orriak banatu eta behar dituzten azalpenak emango dizkiete. Etxebizitza bakarra dagoen  eraikinetan ez da beharrezkoa izango baimen hori, atxikimendu orriarekin nahikoa izango da-eta. 

Udalaren arabera, "ezinbestekoa" da herritarren babesa lortzea proiektuak aurrera egin dezan: "Etxera sarea sartzeko atxikimendu kopuru minimo bat behar dugu. Horregatik, parte hartzera animatu gura ditugu herritarrak". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak