Lurgorri eguneko zentroak bi urte egin ditu, familia giro ederrean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko ots. 28a, 15:52

"Oso pozik gaude, familia bat gara. Aurrez ere ezagutzen zuten elkar, baina bi urteko elkarbizitzak harremanak are gehiago estutu ditu". Leire Pagaldai Lurgorri eguneko zentroko langilearen hitzak dira, bigarren urteurreneko ospakizunetan. Zazpi erabiltzaile dituzte egun eta beste batendako lekua dago.

Astelehenetik egubakoitzera egoten da zabalik, 12:00etatik 18:00etara; prentsa irakurri eta albisteez eztabaidatu, bazkaldu eta ariketa fisikoak egunero egiten dituzte. Horrez gain, egunero zerbait ezberdina ere egiten dute: funtzio kognitiboak, psikomotrizitatea eta zentzumenak landu, denetariko postreak egin edo bingoan jolastu, esaterako.

Bea Asurmendiren ahotsa ospakizunean

Joan den egubakoitzeko urteurren ekitaldian familiakoen eta lagunen zein udal ordezkarien bisita izan zuten zazpi erabiltzaileek. Dantzan egin eta kontu kontari aritu ostean, Bea Asurmendi aramaioarraren ahots ederraz gozatzeko aukera izan zuten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak