Gipuzkoako hainbat landa garapenerako elkarteren interesa piztu du ABBk

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko ots. 25a, 11:43

Aramaio Basarri Barri fundazioak interesa pizten jarraitzen du Aramaiotik kanpo. Oraingoan Gipuzkoako hainbat landa garapenerako elkarte interesatu dira proiektuagatik, Gipuzkoako Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria den Koldo Lizarralde barne.

Lizarralde bera eta beste hainbat elkartetako ordezkari Aramaion izan ziren joan den egubakoitz goizean, Ramon Ajuria alkatearekin, Martin Etxabe mendietako zinegotziarekin eta Aitor Larrañaga ABB-ko dinamizatzailearekin batera. Bisita hasteko, udaletxean bertan azaldu zitzaien labur-labur zertan datzan proiektuak.

Gero, hiltegi zaharreko beheko solairuan dagoen ekonomatoa ere bisitatu zuten, eta handik Mendiolako ikerkuntzarako eta berrikuntzarako zentrora joan ziren. Azkenik, Iturrieta sagardotegian bertako produktu ekologikoez osatutako luncha egin zuten.

Baserritarrak oinarri

Gipuzkoako ordezkariak harrituta geratu ziren Aramaioko herri dinamikarekin: "Ez zuten sinesten ABBren oinarria baserritarrak direla, eurak direla lan zailena antolatzen dutenak", zioen Aitor Larrañagak. Debate interesgarriak egiteko eta esperientziak trukatzeko aitzakia ederra izan zen bisita. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak