Aramaioko erretiratuak nola bizi diren jakiteko ikerketaren aurkezpena egin zuten atzo

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko ots. 8a, 12:25

Aramaioko Udalak hala eskatuta, 65 urtetik gorako aramaioarren egoeraren gaineko diagnosia egin du Aztiker enpresak. Ondorio nagusien aurkezpena egin zuten atzo Sastiñan. Lau irizpide erabili dira ikerketan: egoera fisikoa, inguru sozialarekin erlazionatzeko gaitasuna, Udal Zerbitzuen balorazioa eta aisialdia antolatzeko modua. 2012ko Udal erroldan 301 ziren 65 urtetik gorako aramaioarrak. Bada, guztira 229 herritarrek erantzun diete inkestei. Inkestak 2012ko abenduaren 3tik 14ra bitartean egin dira; aurrez aurre, eta inkestatuak nahi izan duen hizkuntzan.

Ikerketak hainbat datu eman ditu. Pertsona edadetuen %65,1ari bere egoera fisikoak ez dio eguneroko bizitza mugatzen, eta zailtasun aipagarriena da eskailerak igotzea. Era berean, %76,9ak gaixotasun kardiobaskularrekin lotutako botikak hartzen ditu egunero.

%90,8a ia egunero erlazionatzen da inguru sozialarekin

Bestalde, adineko aramaioarren %90,8a ia egunero erlazionatzen da inguru sozialarekin. Jarduera mailan ere datu onak eman ditu diagnosiak: %53,9ak eguneroko jarduera normalak egiten ditu, %29,2ak erregularki jarduera fisikoren bat egiten du, eta %16,9a ia guztiz ez aktiboa da.

Amaitzeko, Udal zerbitzuak jasotzeko zailtasunak dituzten adineko herritarrak %10,7 dira. Beste ondorio aipagarri bat da Arrasateko zenbait zerbitzu Aramaiora ekartzeko beharra dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak