Zenbait kale itxiko dituzte zapatuan, Rallysprinta dela-eta

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko ira. 20a, 11:32

Zapatuan Aramaioko Rallysprint proba egingo da eta horrek eragin zuzena izango du Ibarra auzoko zenbait kaletan. Hala, Pedro Ignazio Barrrutia eta Aita Gabriel kaleak itxita egongo dira zapatu goizetik gauera arte. Horrez gain, Udalak jakinarazi du ezingo direla autoak kalean aparkatuta utzi, eztako pilotalekuko aparkalekuan ere: "Kalea hutsik egon behar da zapatu goizean".

Gainera, aurten badago nobedade bat: probaren antolakuntzak Nardeaga kalea ere erabiliko du autoen kontrola egiteko. Hau da, Rallysprinterako kotxeak Nardeagan egongo dira aparkatuta. Kalea erabilgarri egongo da eta garajeetatik kotxeak ateratzeko eta sartzeko aukera egongo da. Hori bai, kale osoan ezingo da aparkatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak