Haur eta gaztetxoendako eskalada ikastaroaren azken saioa bihar

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko ira. 14a, 12:23

Orixol mendizale elkarteak eta San Martin eskolako guraso elkarteak gaztetxoendako eskalada ikastaroa antolatu zuen uztailean. Abuztuko oporren aurretik bi saio egin zituzten eta joan den zapatuan berriro ere elkartu ziren. Laugarren eta azken saioa, berriz, bihar egingo dute.

Ekimenaren helburua izan da eskalada materiala ezagutu eta eskaladaren oinarrizko teknika batzuk ikastea. Eta noski, baita gaztetxoek ondo pasatzea ere; azken helburu hori lortu dute, Orixol elkartekoen arabera: "Saioak primeran joan dira, eguraldia lagun izan dugu eta haur zein gaztetxoek gustura aritu dira. Gainera, guraso batzuk ere animatu dira probatzera eta hori oso positiboa da guretako. Gu ere oso gustura ibili gara". 12 haur eta gaztetxo aritu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak