Gripearen kontrako txertoa hartzeko Kontsultategirra jo beharko da

Goiatz Arana Begiristain 2012ko ira. 12a, 16:02

Astelehenean, hilak 17, jarriko da martxan gripearen kontrako txertatze kanpaina. Txertoa hartu gura duten aramaioarrek herriko kontsultategira jo beharko dute, astelehenetik egubakoitzera, 09:00etatik 13:00etara.

Aramaioko kontsultategiko profesionalek gogora erazi dute kanpaina 65 urtetik gorako guztiei ez ezik, gaixotasun kronikoren bat duten 65 urtetik beherakoei ere badagoela zuzenduta: diabetesa, edo bihotzeko, biriketako, giltzurrunetako… gaixotasunen bat dutenei.

Txertoa hartzeko kontsultategira joan beharko da, baina etxean dauden ezinduek etxean bertan hartzeko aukera izango dute; horretarako, nor bere mediku edo erizainarekin jarri beharko da harremanetan.

65 urtetik gorakoak zuzenean joan daitezke, bolanterik gabe, txertoa jartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak