Finalerdietan galduta, Maider Unda brontzearen bila

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko abu. 9a, 19:16

Maider Unda borroka librean Londreseko Olinpiadetan diharduen aramaioarrak brontzezko domina jokatuko du, finalerdietan Stanka Zlateva Hristova hungariarraren aurka galdu ostean. Bi borrokak galdu ditu 2008ko Pekingo jokoetan galdu zuen borrokalari beraren aurka. 72 kilokoen artean lehiatzen dihardu aramaioarrak.

Aurretik, bi lehiakide garaitu ditu, 72 kilokoen artean. Burmaa Ochirbat mongoliarra garaitu du final laurdenetan, 2-1, oso lehia estuan. Aurretik, atzean utzi du, 2-0 irabazita, aise, Ana Talia Betancur kolonbiarra. 

Zlateva Hristova 2011ko munduko txapelduna da eta zilarrezkoa lortu zuen Pekineko Olinpiadetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak