Kalamity Blue band gaur Sastiñan (20:00): jarrera eta umorea barra-barra

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko eka. 22a, 13:00

Udaleko Kultura sailak ekaineko egubakoitzak zuzeneko musikaz girotzeko erabakia hartu du aurten ere. Bada, gaur Aramaioko Kalamity Blue band taldea izango dugu Sastiñan (20:00). Talde aramaioarrak umorea eta jarrera eskainiko dute barra-barra, Eguzkierripa Rock jaialdiko bazkalostean egin zuten moduan. Lau lagun dira: kaxa, baxua, gitarra eta ahotsa. Estiloari dagokionez, honela deskribatu dute: "Afrika barnealdeko tribu zahar baten soinu australopitekoa entzutean euren potpourri antzeko bat jotzen hasi ginen eta hor hasi zen gure istorioa, bidaia mistiko baten".

"Pozik" daude etxean joko dutelako baina Udalari mezu bat helarazi gura diete: "Gure proiektua aurrera eramateko diru-laguntzarik ez digute eman eta aitzakia tontoak jartzen dizkigute gai horren inguruan". Ez dute inor oharkabean utziko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak