Azken egunak 60 urtetik gorakoendako memoria tailerrean izena emateko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko ots. 13a, 13:48

Udalak 60 urtetik gorako aramaioarrendako memoria tailerra antolatuko du. Leire Espinosa Zuiako Koadrilako eta Aramaioko gizarte langileak jakinarazi duenez, gehienez 12 pertsonendako lekua egongo da: "Oraingoz bi pertsona bakarrik dira izena eman dutenak", jakinarazi du Espinosak. Etzira arte, otsailak 15, eman daiteke izena udaletxean.

Lurgorri Eguneko zentroan lanean diharduen KL. kooperatibak emango du tailer hori eguneko zentroan bertan eta oroimena, arreta, oreka eta gorputz jarrera landuko dira, besteak beste. Arlo kognitiboan zentratuko dira, beraz. Oroimenari dagokionez, lau prozesu ezberdinduko dituzte: memorizazioa edo informazio berria grabatzea, mantentzea, berreskuratzea eta ezagutzea. Lau prozesu horiek azalduko dituzte, besteak beste. Horrez gain, arreta landuko dute ariketa zehatzen bidez.

Bestalde, arlo fisikoari ere emango diote garrantzia. Adituen arabera, ariketa fisiko ezak osasunean ondorio txarrak izan ditzake. Bada, hori ekiditeko taldean ariketa berdinak egingo dituzte, besteak beste, luzaketak eta giharrak indartzeko zein koordinazioa hobetzeko ariketak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak