Ander Axpe Arabako trinketeko txapeldun

Xabier Urtzelai 2011ko mar. 8a, 13:09

Joan den asteburuan lortu zuen Ander Axpe aramioarrak Arabako 30. Trinkete Txapelketa irabaztea, gazte mailan, Legutioko Ibai Fernandez de Larrinoa pilotariarekin bikote osatuta. Txapela eskuratuta, Axpek Arabako selekzioarekin jokatuko du –aste barruan egin dute sekekzioaren aurkezpena.

Gasteizen estreinatu berria zen Los Astronomos trinketean jantzi zuen txapela Ander Axpe aramaioarrak. Eta oraingoan gazte mailako kategorian egin du, orain dela bi urte kadete mailako txapela jantzi zuen-eta. Finalean Axpek eta Fernandez de Larrinoak 30-23 hartu zituzten mendean Gasteizko Zaramagako pilotariak, Ibarrondo eta Isasi. Astelehenean, Goiena paperean elkarrizketa egingo diogu Aramaiokoari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak