Aramaiok protagonismo berezia izango du hastear dagoen Arabako Bertsolari Txapelketan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko ots. 3a, 10:00

Badator Arabako Bertsolari Txapelketa. 2009koa inoizko txapelketarik arrakastatsuena izan zen parte-hartzaile zein jarraitzaile aldetik. Zapatuan, otsailak 5, aurkeztuko dute Gasteizen 2011ko edizioa –Amaia zentroan, 10:00etan– eta GOIENAk izan du aurten parte hartuko duten bertsolarien berri. Aramaiok, azken urteetan moduan, protagonismo berezia izango du txapelketan.

 

Aramaiok lau bertsolari eramango ditu aurten: Manex Agirre, Andere Arriolabengoa, Iker Agirre eta Xabi Igoa. Baina Aramaioren ordezkaritza ez da hor geratzen, gai jartzaile zein epaile lanetan ere arituko dira-eta aramaioarrak: Lierni Altuna, Idoia Beitia, Gillen Agirre eta Garazi Eriz arituko dira bertsolariei gaiak proposatzen eta Iker Elexpuru epaile lanetan arituko da. Gainera, Aramaiokoa da ere epaileen idazkaria, Endika Ruiz de Samaniego, hain zuzen. Txapelketa posible egiten duten laguntzaileak ere ezin dira ahaztu. Aramaiotik Udala eta Arbel, Lurgorri eta Txirritola elkarteak dira laguntzaileak. 

Aramaioko kanporaketa, martxoaren 19an 

Txapelketako bigarren finalaurrekoa Aramaion jokatuko da; martxoaren 19an izango da, Kultur etxean (17:30). 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak