Gutxieneko taldea sortu arte, luzatu egingo dute zoru pelbikoa indartzeko ikastaroaren izenematea

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urt. 25a, 11:43

Itur-Zuri emakume elkarteak zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa antolatu dute otsail amaierarako. Ikastaroaren hasiera egun zehatza parte hartzaileek erabakiko dute. Bi aste iraungo du, eta ordu eta erdiko zortzi klase teoriko-praktiko izango dira. Norendako den ikastaroa? Bada, menopausia garaian dabiltzatenendako, histerektomia dutenendako, gernu isuriak dituztenendako, erdituberriendako eta, oro har, gorputzaren funtzionamendua ezagutu gura dutenendako. Antolatzaileek jakinarazi dute oraindik ez dela gutxieneko taldea sortu eta horregatik izenemate epea luzatu egingo dutela.

Ikastaroaren prezioa 90 eta 100 euroen artean ibiliko da –elkarteko bazkideek %10eko deskontua izango dute–. Izena emateko hiru telefono eman dituzte Itur-Zuri elkartekoek: 618 006 681 (Kristina), 945 445 281 (Amelia) eta 670 431 662 (Ana). Leku "epela" beharko dute ikastaroa aurrera eramateko eta horregatik eskolako gelaren baten egingo dute, zoru pelbikoan, obstetrizian eta ginekologian adituak diren hiru fisioterapeuteen eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak