Gaur, hilak 24, da azken eguna euskara ikastaroan izena emateko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urt. 24a, 13:14

Udaleko Euskara Sailak oinarrizko euskara ikastaroa antolatu du. Eskolak herrian bertan izango dira, otsailean hasi eta ekainera bitartean. "Oinarrizkoak eta praktikoak" izango dira eskola horiek. Interesatuak udaletxean eman behar du izena edo telefonoz deitu Euskara Sailera –945 44 50 16–; gogoratu, gaur da horretarako azken eguna.

Iaz antolatu zuten lehenengoz, euskara ez zekiten aramaioarrek euskaraz komunikatzen ikasi zezaten. Oraingoz lehen urte hartan izena eman zutenak eman dute izena aurtengo ikastarorako. Beraz, Euskara Sailak jakinarazi digunez, iaz ikasitakoaren jarraipen moduan planteatuko dute ikastaroa. Hala, lehenengo klaseak iazkoari errepasoa emateko erabiliko dute eta hortik aurrera hasiko dira ikasgai berriekin. Ordutegia eta bestelakoak taldeak berak hitzartuko du irakaslearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak