Debagoieneko trikitilari eguna maiatzaren 7an, Aramaion

Maider Arregi 2010ko aza. 14a, 22:15

Egubakoitzean, trikitixa doinua izan zen nagusi Aramaion. Herriko plaza beteta, jendea asko animatu zen herriko trikitilari eta dantza taldearekin batera dantza egitera. Trikitilariek lagunduta egindako kalejiraren ostean, buzkantza, txorizoa eta ardoa banatu zituzten. Jende asko zegoenaren senale, berehala agortu ziren-eta. Trikitixa taldekoak aurreratu digutenez, datorren urteko ibarreko trikitixa eguna Aramaion ospatuko da maiatzaren 7an.

Trikitixa taldekoak gustura herritarrek eskainitako berotasunagatik: "jende dezente animatu da dantzara eta plaza bete egin da". Gainera, datorren urtean Debagoieneko trikitilari eguna Aramaion egingo dutela ere aurreratu ziguten. Maiatzaren 7an izango da trikixa festa. Hala, trikitixa taldea sustatzeko eta ibarreko rtikitixa egunerako finantziazio bide gisa, Realeko, Athleticeko eta Juan Martinez de Irujo pilotariaren kamisetak zozkatu zituzten. 

Gantzagarrak ere jaietan

Barikuan, kantu afaria egin zuten Gantzagako auzotarrek. Ume nahiz heldu, guztira 30 lagun aritu ziren euskal kantuak abesten. Umorea ez zitzaien falta izan eta El Rei Salomón moduko abestiak barre algara ederrak eragin zituen. Zapatuan, Aretxabaletako abesbatzak kontzertua eskaini zuen. Sorpresak ere izan ziren eta auzotarrek abesbatzaren 30. urteurrena ospatzeko bertsoa eta lore sorta bat eskaini zioten. Jarraian, lehen aldiz txapel poteoa egin zuten. Irudimen askoko txapela buruan jarrita, poteoa egin zuten auzotarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak