Zuiako irudi onenak, Murgiako udaletxean

Edu Mendibil 2010ko aza. 11a, 14:08

Iñigo Montoyak eraman du Zuiako Argazki Lehiaketako sari nagusia. Era berean, herri bakoitzeko irudi onena ere saritu dute eta Aramaiori dagokiona Iñigo Montoyak berak irabazi du Otoño izenburuko lanari esker.

Lehiaketaren zortzigarren ekitaldian 137 argazki jaso dituzte eta Iñigo Montoya gasteiztarrak eraman du lehen saria (300 euro eta trofeoa), Hielo sobre el pantano lanagatik. Txabi Iturratek jaso du bigarren saria (200 euro eta trofeoa) eta hirugarrena (150 euro eta trofeoa) Olivia Bengoarendako izan da. Esan bezala, herri bakoitzeko irudi onena ere saritu dute eta Aramaiori dagokiona Iñigo Montoyak eraman du baita ere: 75 euro eta trofeoa jaso ditu Montoyak.

Argazki lehiaketako irudi politenak ikusgai jarri dituzte Murgiako udaletxean. Aramaioko hiru lagun egon dira partaideen artean aurtengo ekitaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak