Iker Agirre, Bertxoko lehiaketan

Edu Mendibil 2010ko aza. 3a, 13:07

Iker Agirre bertsolari gazteak parte hartuko du aurtengo Bertxoko lehiaketan. Arabako Bertsozale Elkarteak eta Hala Bedi Irratiak antolatutako lehiaketa da, 25 urtetik beherakoei zuzendutakoa.

Azaroaren 12an Laudion jokatuko den saioan izango da Iker Agirre. Alboan izango ditu Julio Soto (Gorriti), Ainhoa Mujika (Beasain), Peio Ormazabal (Arrigorriaga), Aimar Karrika (Auritz) eta Izar Mendiguren (Laudio). Olatz Bayer izango da gai jartzailea.

Hiru kanporaketa jokatuko dira eta bakoitzetik bi bertsolari sailkatuko dira azaroaren 26ko finalerako, Trebiño sagardotegian jokatuko dena. Manex Agirre aramaioarrak jardungo du gai jartzaile finalean.

Saioa guztiak afalostean hasiko dira. Azaroaren 12ko saioa Basalarrina elkartean izango da eta afarirako izenematea 675 70 79 71 telefonoan egin daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak