Azaroaren 12an Laudion jokatuko den saioan izango da Iker Agirre. Alboan izango ditu Julio Soto (Gorriti), Ainhoa Mujika (Beasain), Peio Ormazabal (Arrigorriaga), Aimar Karrika (Auritz) eta Izar Mendiguren (Laudio). Olatz Bayer izango da gai jartzailea.
Hiru kanporaketa jokatuko dira eta bakoitzetik bi bertsolari sailkatuko dira azaroaren 26ko finalerako, Trebiño sagardotegian jokatuko dena. Manex Agirre aramaioarrak jardungo du gai jartzaile finalean.
Saioa guztiak afalostean hasiko dira. Azaroaren 12ko saioa Basalarrina elkartean izango da eta afarirako izenematea 675 70 79 71 telefonoan egin daiteke.