Hasiera baten banatu ziren poteek (zuri kolorekoak) ez dute balio; beraz, pote berriak (berdeak) jaso ez dituztenek udaletxean bertan eska ditzakete. Sukaldeko olioa bakarrik jasoko dute edukiontzi berrian, eta olio berorik ez isurtzea eskatzen dute. Ontzi edo poteko tapa ondo ixtea ezinbestekoa da.
Olioa birziklatuz lortzen diren onurak, besteak beste, hauek dira: ura kutsatzen duen hondakinaren deuseztapena; araztutako uraren berrerabilpena; osasunarendako kaltegarriak diren mikroorganismoen gutxitzea; edo dependentzia energetikoaren murrizketa.
Eko3R enpresa arduratuko da Aramaion batutako olioa batzeaz. Udalak dei egiten die herritarrei olioa batzeko sistema berria erabiltzeko. Egindako azterketen arabera, biztanleko, batez beste, 20 litro olio kontsumitzen dira gaur egun.