Maider Undak barikuan hartuko du parte Moskuko Mundialean

Maider Arregi 2010ko ira. 8a, 20:36
Borrokalari aramaioarrak pisu arineneko proban hartuko du parte, 72 kilotik beherako kategorian, hain zuzen ere. Undaren helburua, 2009an Danimarkako Mundialean eskuratu zuen brontzezko medaila berdintzea da.

Maider Undak, pasa den otsailean, Espainiako txapelketa hamabigarrenez irabazi zuen. Aipatzekoa da ere, Europako txapelketan, Azerbajanen jokatu zena, brontzea eskuratu zuela. Aramaioarrak 33 urte ditu, eta Londresen, 2012an jokatuko diren Joko Olinpikoetan parte-hartzeko prestatze dihardu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak