Arexolako lanik zailenak egin dituzte

Ubane Madera 2005ko api. 27a, 19:57
Joan den astean hasi ziren Arexola auzoan konpontze lanak egiten. Excavaciones Arrasate enpresak dihardu horretan. Enpresako ordezkariak kontatu digunez, bi hilabete eta erdi barru lanak bukatuta izatea espero dute. 240.000 euro pasatxo inbertituko dituzte.

Santa Marina elizari eusteko lanak eta plaza eta ingurua urbanizatzeko lanak egiten dabil Excavaciones Arrasate enpresa Arexolan. Enpresako ordezkariak jakinarazi digunez, dagoeneko, okerrena bukatu dute: auzoko elizari eustea, hain zuzen ere. Elizaren kontra ormak jaso dituztela aditzera eman digu. Gaineratu digunez, datozen asteotan, plaza eta inguruak zolatzeko lanak egiten ibiliko dira. Besteak beste, galtzada-harriak ipini behar dituzte.

Horrekin batera, kontatu digu, zolatze-lanak egiteaz batera, Arexolako plaza handitzeko lanak ere egingo dituztela. Halaber, lanak bukatu ostean, plaza bi metro zabalagoa izango dela. Bukatzeko, jakinarazi digu lanok ez dutela eragozpenik sortuko autoen joan-etorrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak