Eguenean, hilak 14, egingo diote ebakuntza Jon Agirreri

A.G. 2005ko api. 11a, 10:56
Joan den eguenaz geroztik Donostia ospitalean dago ebakuntzarako prestaketetan. Aramaioko presoa "ezin sinestuta" dago.

Eguaztenean eraman zuten Agirre preso aramaioarra Logroñoko espetxetik Donostiara egingo dizkioten ebakuntzetarako beharrezkoak diren zaintzak egiteko. Izan ere, hainbat ebakuntza du Jon Agirrek egiteko, bere osasun egoera oso gaitza da eta: hipertentsio arteriala, hiperkolesterolemia, bigarren tipoko diabetes mellitus-a, bi ornoren foramena txikituta eta artrosia ditu besteen artean. Horrek, besteak beste, mugimendua guztiz eragozten dio.

Eguenean eskuineko mokor hezurrean egingo diote ebakuntza -3 cm-ko higadura du– eta protesia jarriko diote. Ezkerrekoan ere gauza bera egingo diote aurrerago. Agirre ilusionatuta dagoela esan dute haren aldeko plataformakoek: "Zortzi urte zain egon eta gero sinetsi ere ez du egiten ospitalean dagoela eta ebakuntza hain gertu". Hiru senitartekok egunero ikusteko baimena dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak