Liburuak behar dituzte, liburu azokarako

Ubane Madera 2005ko api. 7a, 20:00
Apirilaren 23an, Liburuaren Egunean, bigarren eskuko liburu azoka antolatzeko asmoa du Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanbladak. Horretarako liburuak batzen dihardu, baina, kontatu digutenez, oraingoz ez dituzte asko eskuratu.

Dena dela, oraindik ere bada astia liburuak eramateko, apirilaren 22ra arte, hain zuzen. Goizean udaletxera eraman behar dira; eta arratsaldean, liburutegira. Edozein motako liburuak hartuko ditu gazte taldeak, liburu-azokan saltzeko. Lehen esandako moduan, apirilaren 23an izango da hori, herriko plazan. Iragarri digutenez, prezio merkean salduko dituzte liburuok. Batutako dirua, berriz, gobernuz kanpoko erakunde bati emango diote, Angolara eramateko; han, eskolak, jangelak… eraikitzeko inbertituko dute diru hori. Berriz, saltzea lortzen ez dituzten liburuak, espainolezkoak behintzat, Kolonbiara bidaliko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak