Ingeleseko udalekuan eta gazte bidaietan izena emateko epea zabalik apirilaren 15era arte

Usoa Agirre 2005ko api. 6a, 12:42
Arabako Foru Aldundiak ingeleseko udalekua eta gazte bidaiak antolatu ditu. Espejoko aterpetxean izango da ingleseko udalekua. Hiru txanda egongo dira, bi gaztelaniazkoak eta bat euskarazkoa. 1990 eta 1992 urteen artean jaiotakoek parte hartu ahal izango dute. Gazte bidaietan, aldiz, 1987 eta 1991 bitartean jaiotako gazteek parte hartu ahal izango dute.

Gazte bidaiak

Gazte bidaiak

Gazte bidaien inguruko informazio guztia duzue webgune honetan.

Ingeleseko udalekua

Udalekuaren helburua da ingelesaren ikasketa bideratzea, metodologia dinamikoa erabiliz, klaseak astialdirako jarduerekin nahastuz eta beste neska eta mutil batzuekin bizitzeko aukera eskainiz. Eta hori guztia horretarako baldintzarik hoberenak eskaintzen dituzten instalazioetan.

Dagokion ikasturteari egokitzen zaion ingeles maila eskatzen da.

Lekua: Espejoko Aterpetxea - Jorge Díez Elorza.

Datak:

  • Ekainaren 26tik uztailaren 7ra arte (gaztelania)
  • Uztailaren 8tik 19ra (euskara)
  • Uztailaren 20tik 31ra (gaztelania)

Partaideak: 1990 eta 1992 bitartean (biak barne) jaiotako neska-mutilak.

Prezioa: 220 euro.

Aurreinskripzioa:

Foru Aldundiaren bulegoetan:

  • Apirilaren 5etik 15era bitartean, biak barne, goizez, 8:30etik 15:00etara.
  • Apirilaren 6an eta 13an, arratsaldez ere bai, 16:30etik 18:30era.

Arabako Foru Aldundiaren bulegoetan: Jesusen Zerbitzarien kalea, 5 (telefonoa: 945 18 19 95).

Internet bidez:

Apirilaren 14a bitartean egin ahal izango da aurreinskripzioa Internet bidez, helbide honetan.

Dokumentazio: Parte hartzen duen gaztearen errolda-ziurtagiria.

Gehienez ere, hiru gaztek eman ahal izango dute izena elkarrekin, eta haien neba-arrebak. Internet bidez egiten diren inskripzioetan, berriz, hiru pertsonak eman ahal izango dute izena elkarrekin, gehienez ere.

Plazak esleitzeko, zozketa publikoa egingo da apirilaren 21ean, eta bertan ezarriko da eskabideak atenditzeko hurrenkera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak