Betiko moduan, 18 herritarren izenak atera beharko dituzte. Gero, martxoaren 26a baino lehen bidaliko dizkiete jakinarazpenak hauteskundeetan lan egitea tokatu zaienei.
Osoko bilkura arrunta
Martxoari dagokion osoko bilkura, berriz, hilaren 30ean, eguaztena, egingo dute. Udal idazkariak jakinarazi digu gai dezente dituztela pilatuta batzar horretan lantzeko. Aurreratu digu, besteak beste, Udalbiderekin (lehengo Udalbiltza) lotutako hitzarmen bat aztertuko dutela; Euskal Fondoari dagokion kuota ordaintzea; Maider Unda kirolariak egin duen dirulaguntza eskaera onartu edo ez erabaki beharko dutela, eta baita udal langileen lan baldintzekin lotutako proposamen bat ere. Osoko bilkura arrunta denez, 18:00etan hasiko da.