Untzillan harrapatu ditugu San Martin Eskolako seigarren mailako neska-mutikoak. Baserritarrez jantzi, eskularruak eta bestelako jantzi beroak hartu eta gogotsu ibili dira baserriz baserri. Gaur egungo bizimoduaren eraginez, baserri askotan ez dute bizilagunik aurkitu, bai, ordea, eurendako utzitako limosnatxoa: dirua eta jakiak. Eta ikasleek zintzo erantzun eta kantatu egin dute, ez zegoenean inor baserri hutsari eta bestela, etxeko bizilagunei.
Bizente Goikoetxea
Eskolakoek 13:30ean bukatu dute ibilaldia. Baina 14:00etan Bizente Goikoetxea abesbatzak hartuko die txanda. Abesbatzako kideek ere errepaso ederra emango diete herriko auzoei eta baserriei, arratsaldean.
Gero, guztiek bapo jango dute batutakoa; jolas-orduan batzuek, eta afaria eginez besteek. Jasotako dirua, berriz, ekimen praktikoak egiteko erabiliko dituzte. Halaber, Cáritasek ere jasoko du bere zatia.