Gaur, izotza da arazo

Ubane Madera 2005ko urt. 27a, 12:25
Aramaiotik jakinarazi digute izotza dagoela nonahi eta kaleak eta errepideak arriskutsu samar daudela. Diputazioak esandakoaren arabera, goizean gatza eramango dute, Kurtzeta garbitzeko. Bitartean, hobe autorik ez erabiltzea.

Arrasatetik Aramaiorako bidean izotz dezente dagoela abisatu digute udaletxetik. Aramaiotik gora joateko bidea okerrago dago. Eta auzoetara joan-etorria egiteko bideetan ere izotz geruza handiak daude. Gainera, gatza bukatu zaie eta Diputaziotik gehiago ekarri arte, ezin dute ezer egin. Horrenbestez, ahal bada, hobe automobila etxean uztea.

Eskola

Eskolako zuzendari Paulino Ibabek esan digu eskolan, atzo (eguaztena) baino ikasle gutxiago dagoela. Gaur, 20 bat iritsi dira. Garraioa ez dabil. Edozelan ere, dauden ikasleei eskolak emango dizkietela esan digu. Bai gaur arratsaldean, baita bihar ere.

Medikua

Anbulatorioko mediku Javier Españarekin ere egin dugu berba. Kostata, baina iritsi da Deustutik Aramaiora. Horrenbestez, hantxe dago, kontsulta pasatzen.

Argindarra

Bukatzeko, argindarrari dagokionez, gauean etenak izan direla jakinarazi digute. Baina, ez dutela arazorik eragin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak