Gripeak eragindako gaixo ugari dabil anbulatorioan

Ubane Madera 2005ko urt. 19a, 19:38
Aramaioko anbulatorioan ez dute aspertzeko astirik. Gripearekin lotutako 50 bat kasu izan dituzte oraingo astean. Meningitisarekin lotutako txertoak ere ipintzen dabiltza.

Gripearen sasoia da orain, eta hori Aramaion ere igartzen da. Javier España medikuak kontatu digunez, oraingo astean, eguneko hamar bat aramaioarrek egin diote bisita, gripearekin lotutako gaixotasunen eraginez. Gehienbat arnas aparatuarekin lotutako infekzioak ikusi dituela esan digu. Berriz, gripeari dagokionez, hamar kasu diagnostikatu dituela. Halaber, esan digu kalkuluen arabera, datorren astean hasiko dela jaisten gaixo kopurua; edozelan ere, gaineratu digu beste bi aste beharko direla gaixotasuna menderatzen hasteko. Horrenbestez, bien bitartean komeni da zaintzea eta hotza saihestea ahal den neurrian.

Meningitisa

Bestalde, azkenaldian horrenbeste kezka eragin duen meningitisa dela-eta, Aramaion ere txertoak ipintzen dabiltza. Kontsultan bertan, eskolara ez doazen gazteei eta Mendixolako gazteei ematen ibili dira. Berriz, San Martin Eskolan, seigarren mailakoei eman diete. Izan ere, meningitisaren kontrako txertoa 11-20 urte bitarteko gazteendakoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak