Planaren helburu orokorra zera da: aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabaki eta bultzatu, euskaraz bizi nahi duten herritarrek hala egin ahal dezaten. Oro har, Udalak egin nahi duena da Aramaion euskararen aldeko urrats gehiago eman, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean euskara guztiz berreskuratzea lortzeko.
Hutsuneei aurre egin
Herriaren eguneroko bizitzan eragina dituzten arloak aztertuko dituzte. Hala, azterketa egin eta gero, arlo bakoitzean dauden hutsuneak identifikatu eta horiei aurre egiteko proposamenak aurkeztuko dituzte. Horrekin batera, herritarren ekarpenak ere kontuan hartuko dituzte. Izan ere, asmoa da herritarrek Aholku Batzordea eratzea. Hala, ekarpen guztiak bat egin eta proposatutakoa plan bakarrean bateratuko dute. Horri onespena eman beharko dio Jaurlaritzako Hizkuntza Politikak.