Datorren astean irekiko dituzte ehizarako postuak

Ubane Madera 2004ko ira. 20a, 14:36
Azken asteotan ibili dira zozketatzen aurtengo ehiza-postuak. Egun hauetan, akreditazioak-eta jasotzen ibili dira herriko ehiztariak. Izan ere, irailaren azkeneko astean bukatuko da hegazti-migratzaileak ehizatzeko debekualdia. Bereziki, usoak, ahateak eta birigarroak ehizatuko dituzte.

Oilogor Ehiza Taldeko presidente Eduardo Fernandezek esan digunez, Aramaion ehundik gora ehiza-postu dago, mendietan sakabanatuta. Eta ehiztarien elkarteak berrehundik gora bazkide ditu (Aramaiokoak eta Aramaiorekin harremanen bat duten inguruko zenbait ehiztari barne). Hala, bazkideak bikoteka banatu eta postuak bikote horien artean zozketatu dituzte. Egun bakoitzerako postu bat. Izan ere, helburua da bazkideek posturik ez errepikatzea, guztiek baldintza berak izateko.

Orain dela pare bat urte

Hala, irailaren amaieran hasiko dira ehiztariak zeruari begira, hegazti-migratzaileen zain. Hain zuzen ere, usoak eta birigarroak dira orain nagusi, baita ahateak ere.

Aramaioko ehiza-babeslekua Udalarena da. Orain dela pare bat urte atera zuten enkantera eta Aramaioko Oilogor Ehiza Taldeak eskuratu zuen. Harrezkero, ehiza-postuak zozketatzeaz, ehiza aseguruak egiteaz eta oro har, ehiza-babeslekuak baldintza egokiak izateaz arduratzen da herriko elkartea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak