Testu liburuak erosteko laguntzen deialdia

A. Leibar 2004ko ira. 7a, 13:49
Aramaioko Udalak 2004-2005 ikasturterako testu liburuak erosteko laguntzen deialdia zabaldu du. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleendako izango dira laguntzak.

Programa eta oinarri arautzaileak:

Onuradunak eta eskaerak

Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako edota Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edozein ikasmailatan 2004-2005 ikasturterako matrikulatuta dagoen edozein ikasleren aitak, amak nahiz tutoreak, edo abegian edo tutoretzapean dituen pertsonak.

Ikasleek bete beharreko baldintzak

  • Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea.
  • Deialdiaren laugarren oinarrian adierazitako zikloetako ikasmailaren batean matrikulatuta.

Eskatzaileek aurkeztu beharreko dokumentuak

  • Laguntza eskaera (Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailak emandako inprimaki normalizatuan).
  • Eskatzailearen nortasun agiriaren edo pasaportearen fotokopia.
  • Familia liburuaren fotokopia.
  • Ikaslearen erroldatze zedula, 2004an eguneratua.
  • Ikaslearen 2004-2005 ikasturteko matrikularen ordainagiria edo matrikulatze egiaztagiria.
  • Laguntza jaso dezaketen liburuen faktura originalak. Fakturan, gutxienez ere, eskatzailearen izena, liburuaren izenburua eta prezioa adierazi behar dira.
  • Eskaera bakarra aurkeztu behar da, nahiz eta laguntza hauek jasotzeko eskubidea eman dezakeen ikasle bat baino gehiago izan eskatzaileak bere ardurapean.

Eskaerak aurkezteko epea eta tokia

  • Eskaerak aurkezteko epea irailaren 1ean hasiko da, eta 2004ko urriaren 15ean bukatuko.
  • Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak Vitoria-Gasteizko Samaniego Kaleko 14 duen bulegoan.
  • Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak Laudion eta Laguardian dituen bulegoetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak