Zinema, musika eta jaiak, asteburuko protagonista

Leire Kortabarria 2004ko uzt. 8a, 14:17
Hainbat kultura eta aisialdi eskaintza ditugu herrian egubakoitzetik domekara bitartean. Hain zuzen, zinema, musika emanaldia eta San Kristobal eguneko ospakizunak daude; eguneko, eskaintza bana.

Aramaioko asteburuko agenda egubakoitzean hasiko da; hain zuzen, zinema emanaldiei ekin die berriro Udalak San Martinen ondoren. Egubakoitzean, hilak 9, Gary Ross zuzendariaren Seabiscuit, más allá de la leyenda filma eskainiko dute, kultura etxean, 22:30ean, euro batean. Film hori AEBetan kirol-ikuskizuna hasi zen garaian dago girotuta, 30eko hamarkadan, eta lasterketa-zaldi baten istorioa kontatzen du.

Kontzertua Barajuengo elizan

Aldiz, zapatuan, hilak 10, musikaren txanda izango da. Hain zuzen, Saudade talde gasteiztarrak joko du Barajuengo elizan, 20:00etan. Goi mailako musika jokatuko dute: polifonikoa, garaikidea eta klasikoa. Arabako Abesbatzen Federazioak antolatu du emanaldia, eta doan izango da.

San Kristobal eguna

Eta guztia gertu dago San Kristobal egunerako. Uribarri auzoan izango dira ospakizunak domekan, hilak 11. Lehenengo ekintza meza izango da, 12:00etan; ostean, Lagun Artean dantza taldeak emanaldia egingo du, eta salda, pintxoak… izango dira. Gero, herri bazkaria, erromeria eta, arratsaldean, bolo-txapelketa izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak