Gazteak eta emakumeak izan dira protagonista aurtengo San Martiñetan Aramaion

Olaia Mondragon 2004ko uzt. 5a, 11:36
Aurten lehendabiziko aldiz Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanbladak antolatu ditu jaiak. Gaur emango zaio amaiera kamioi musikalarekin, Kuba festarekin eta beste hainbat ekitaldirekin.

Asteburu guztian zehar San Martiñak ospatu dituzte Aramaion. Ekitaldiak egubakoitzean hasi ziren arratsaldeko 7etan Naia Bailesek, Gazte Asanbladako kideak eta jaietako antolatzaileak, herriko plazan irakurritako pregoiarekin. Ekitaldiak asteburu guztian zehar izan dira eta bailara guztiko jendea erakarri dute Aramaiora. Gaur emango zaio amaiera herri afariarekin eta jarraian egongo den kamioi musikalarekin.

Antolakuntza berria

Aurten Aramaion sortu berri den Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanblada izan da jaien antolakuntzaren ardura hartu duena. Gazteek herriko giroa piztu nahi izan dute, eta honetarako musika kontzertuei eta herriko gazteentzat prestatutako beste hainbat ekintzari eman zaie garrantzia. Emakumeek ere izan dute aurrekotan baino garrantzi handiagoa. Izan ere, Naia Balesek esan digun bezala, jaietako antolatzaileak emakumezkoak izan dira neurri handi batean eta egindako ekintza askotan ere protagonista izan dira, hala nola, bertso saioan edo mariachien emanaldian.

Bestetik, herriko haur eta gazteek ere kontuan izan dira jaiak antolatzeko orduan, eta haientzat prestatutako ekitaldiek garrantzi berezia izan dute.

Musika aukera bikaina

Aramaiora gerturatu direnek musikaz gozatzeko aukera paregabea izan dute. Egubakoitzean bailarako hainbat taldek kontzertua eman zuten txosnetan gaueko 11etan hasita. Lehendabizi Garagartzako Jodete taldeak hartu zuen txanda. Jarraian Eskoriatza, Arrasate eta Soraluzeko lau neskak osatutako Desprezio taldeak. Bergarako Smoking Babies etorri zen jarraian, eta azkenik Aramaioko Ataka taldea. Txosnak jendez bete ziren eta guztira 250 pertsona baino gehiago elkartu ziren bertan kontzertuak entzuteko.

Zapatuan ere beste hiru taldek jo zuten herriko plazan. Gaueko 10etan metal berria entzuteko aukera izan zen Zarauztik etorritako Eraso taldearen eskutik. Jarraian, Asanbladak antolatutako manifestaziñue egin ondoren, Arrasateko Angerrek jo zuen. Azkenik, Fjord taldea etorri zen. Ekon, Su Ta Gar eta Etsaiakeko kide ohiek osatzen duten taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak