Bisita gidatuak Zuiako Koadrilaren eskutik

Usoa Agirre 2004ko eka. 17a, 11:57
Zuiako koadrilak autobusez egiteko bisita gidatuak antolatu ditu. Ekainean, uztailean, irailean eta urrian egingo dira irteerak. Hiru ibilbide daude aukeran: Urtegien ibilbidea, Dorretxeena eta Ur jauziena.

Bisitak egun osokoak edo egun erdikoak izango dira. Egun osokoetan eskualdeko jatetxe batean bazkaria egingo da. Egun erdiko bisiten prezioa 3 eurokoa da; egun osokoena, berriz, 15 eurokoa.

Honako hauek dira egunak eta egingo diren ibilbideak:

  • Ekainak 20: Ur jauzien ibilbidea.
  • Ekainak 27: Urtegien ibilbidea.
  • Uztailak 4: Ur jauzien ibilbidea.
  • Uztailak 10: Dorretxeen ibilbidea.
  • Uztailak 18: Urtegien ibilbidea (egun osokoa).
  • Irailak 11: Dorretxeen ibilbidea.
  • Irailak 19: Ur jauzien ibilbidea.
  • Irailak 26: Urtegien ibilbidea.
  • Urriak 10: Dorretxeen eta Ur jauzien ibilbideak (egun osokoa).
  • Urriak 17: Ur jauzien ibilbidea.
  • Urriak 23: Urtegien ibilbidea.

Bisita eguna baino egun bat lehenago izena eman behar da. Informazio gehiagorako edo izena emateko, hemen telefonoa: 945 14 55 99.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak