Markel Arriolabengoa eta Iker Agirre aramaioarrak txapeldun

A. Leibar 2004ko eka. 7a, 12:50
Larunbatean, hilaren5ean, ospatu zen Gasteizko Armentia ikastolan Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 8. Finala. 14 urtetik beherakoetan, Markel Arriolabengoak eraman zuen txapela. 14 urtetik 18ra bitartekoetan berriz, Iker Agirre nagusitu zen.

Idatzizkoetan

Idatzizkoetan

Idatzizkoetan 700dik gora ikaslek hartu du parte eskualdeka jokatu diren 3 kanporaketetan eta 55 inguru izan dira finalerako txartela eskuratu dutenak. Bertsogintza eskola ordutan lantzen duten Araba osoko 20 bat ikastetxek hartu du parte.

Hamalau urtez azpikoetan Aramaioarrak nagusitu dira: Xabier Igoa izan da txapeldun eta Olatz Ezpeleta bigarren. 14 urtetik 18ra bitarteko gazteen artean ordea gainerako eskualdeetatik lan egiteko gogoz etorri ziren gazteak. Ametzagako Markel Bekaresek eskuratu zuen txapela eta Laudioko Izar Mendiguren bigarren saria.

Bat-batekoan

14 urtetik beherakoetan

Bat-batekoa 11:30etan hasi zen eta 100 entzuletik gora bildu ziren Armentia ikastolako ekitaldi aretoan. 14 urtetik beherakoetan 8 gaztetxo ziren kantuan:

  • Kepa Jorge (Legutio).
  • Ander Lertxundi (Legutio).
  • Xabier Igoa (Aramaio).
  • Olatz Ezpeleta (Aramaio).
  • Garazi Dorronsoro (Amurrio).
  • Ieltxu Ibarra (Gasteiz).
  • Joana Kamara (Legutio).
  • Markel Arriolabengoa (Aramaio).

Aramaioko Markel Arriolabengoak eraman zuen txapela eta bigarren saria Amurrioko Garazi Dorronsorok.

14 urtetik 18ra bitartekoetan

  • Xabier Lasa (Gasteiz).
  • Jagoba Apaolaza (Gasteiz),
  • Hodei Lopez de Arkaute (Gopegi).
  • Jon Ladrón de Gebara (Agurain).
  • Izar Mendiguren (Laudio).
  • Yera Garaio (Laudio).
  • Markel Bekares (Ametza).

Iker Agirre aramaioarra txapeldun eta Izar Mendiguren laudioarra bigarren geratu ziren.

Bi hauek, eta txikien taldeko txapeldun eta bigarrena (Markel Arriolabengoa eta Garazi Dorronsoro) izango dira Mungian Araba ordezkatuko dutenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak