Astelehenean hasiko dira olioa eta pilak batzen

Ubane Madera 2004ko eka. 4a, 13:46
Datorren astelehenetik aurrera, etxean erabiltzen diren olioak birziklatu egin ahal izango dira. Horretarako, “Beterinarixuaren txabola”-n ontzia ipini dute, 1000 litrokoa. Horrekin batera, erabilitako pilak ere leku berean utzi beharko dira astelehenetik aurrera. Hala jakinarazi digu alkateak.

Astelehenetik aurrera, “Beterinarixuaren txabola”-ko atea zabalik egongo da, arazorik ezean, egun osoan. Hala, etxeko olioa birziklatu nahi duenak pote batean sartu eta “Beterinarixuaren txabola”-ra eraman besterik ez du. Han 1000 litroko ontzi bat ipini dute, eta bertan hustu beharko da potea. Gero, potea ostera ere etxera eraman behar da, ezin da txabolan laga.

Pilak, bilgarri barik

Mertxe Mondragon alkateak jakinarazi digunez, etxeko olioekin batera, datorren astelehenetik aurrera pilak ere “Beterinarixuaren txabola”-n utzi beharko dituzte herritarrek. Kasu horretan, pilak bakarrik utzi beharko dituzte, hau da, inolako bilgarri barik. Pilak lagatzeko beste ontzi bat ipiniko dute.

Ibilgailuen olioak

Bestalde, gogoratu beharra dago ibilgailuetan (traktoreak, motozerrak…) erabilitako olioak ere birzikla daitezkeela Aramaion. Kasu horretan, Iturroste garajean ipini zuten olio mota hori batzeko ontzia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak